XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behar bada, zugan esperantza galdua dagoelako, zure gurasoen, besteen, biharko esperantza delako hori jadanik ez zarelako, pozik sentituko zara.

Pozik, haurtzaroa, arrosa kolorez pintatzen den edadea, urruti utzi zenuelako.

Guztiok baitugu eskolako esperientzia xar bat, eta izan ez duena listo, pelotillero alua izan zelako, edo jefe de personal edo antzeko zerbait bihurtu delako izan ohi da.

Belarrondoko bat edo beste, praile igurtzailea, odolez eskribitutako no hablaré con el compañero,..., belauniko geron ezereza infantilari begira pasatako orduez gainera, horretaz gainera, huskeria hoietaz gainera, konstatazio triste, erneagarri baten grina geratzen da, nigan behintzat: defensa bat baterik gabe, biluzik nengoenean, haur bat nintzenean, entenditzen ez nituen norma eta diskurso ilun batzuen bidez, nire frakasoa seilatu eta naizena izatera kondenatu nindutela.

Gure sistima ekonomikoaren bokazioa aldatu ez delarik, haren beharretarako gizonak klaseetan banatzen direlarik, 1972. urteko eskolak sistima honen zerbitzuan irauntzen duelarik, honen egitekoa, bere auletan egiten duen partiketaren bidez - lehendabizikoak eta azkenak, normalak eta anormalak, (...).